‘Munduko Beat’en kontzertua, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 22a, 02:00

Gaur hasiko da Txalaparta Fes­taren 29garren edizioa. Eta berezia izango du hasiera, gainera: Munduko Beat talde madrildarrak, kontzertua emango du Biterin, arratsaldeko 19:30etan.
Nahasketa berritzailea es­kaintzen du taldeak: Madrilen Txalaparta, DJ Cheff, zuzeneko bajua eta loopak, flauta trabesera eta perkusio kubatarra. Erritmo eta melodia barietate haundia jasotzen dute.

Sarrerak, 6 euroan
Kontzerturako sarrerak 6 eu­ro­an salduko dira, Biteri kultur etxean, baina aurrez erreserbatu daitezke, emailez: aitorbeltran@yahoo.es edo soinuenea@soinuenea.es.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!