Jakoba Errekondo aholkulari bihar, baratzezaintza ekologikoari buruz

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 22a, 02:00

Jakoba Errekondo, nekazari­tza ekologikoan aditua, izango dute aholkulari bihar, Kara­be­lekora gerturatzen direnek. Goizeko 11:00etan hasita, hi­tzaldia eskainiko du paisajista usurbildarrak: batetik, Bizi baratzea liburua aurkeztuko du, eta bestetik, baratzezain­tzari buruzko aholkuak eman­go ditu.
«Modu atsegin eta ulerterrazean, baratzezaintza ekologikoari buruzko hainbat argibide eskainiko ditu, abentura horretan murgildu nahi duten hasiberrientzat eta baita da­go­eneko lehen urratsak eginda dituztenentzat ere», azaldu dute Karabelekon.

«Baratzearekiko grina pizten ari da azkenaldian»
Errekondok berak adierazi du­, «baratzearekiko grina pizten» ari dela azkenaldian, eta grina hori aprobetxatu behar dela: «baratzezaintza, baina bertakoari lotuta, betiko jakintzari helduko diona eta oinarrian kalitatea izango duena».
Hain justu, bertakora ekarrita idatzi du liburua, «bara­tzearen sekretu eta trikimailu guztiak» bilduta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!