Partidu guztiak kanpoan, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 30a, 02:00

Herriarteko Txapelketan Lekunberrin jokatuko du gaur Goizuetak, 10:00etan hasita. Aurreko asteburuan 3-1 irabazi zuen Esteribarren kontra; Joanes Ape­zetxea eta Beñat Apezetxea alebinek 18-13 irabazi zuten; Aitor Aizkorbe eta Antton Apezetxea infantilek, 18-5; eta Iker Sala­berria eta Jonni Salaberria jubenilek 22-17. Jon Zabaleta eta Ekaitz Nar­bar­te seniorrek, berriz, 12-22 galdu zuten. Bestalde, Añorgan jokatuko dute gaur 16:00etan hasita Aizkorbe eta Apezetxeak, Alegiren kontra, Jolas Etxea Txapelketan, eta bihar, 09:00etatik aurrera, San Miguel txapelketan ariko dira Oliten, Salaberria-Salaberria eta Legarreta-Salaberria benjaminak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!