Aurreneko jaunartzea egina, Goizueta eta Aranoko gazteek

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 30a, 02:00

Lehengo astean, igandean, egin zuten komunioa aurreneko aldiz Goizueta eta Aranoko gazteek. Goizuetan, hiru neska-mutiko elkartu ziren jaunartzerako: Mañel Perez, Itsaso Legarreta eta Ander Narbarte, hain zuzen. Aranon, berriz, aurten gazte bakarrak egin du komunioa: Oihan Legarretak. Juxtu-jutxu, baina eguraldiak ateri eutsi zion, eta jaunartzea egin ondoren, familiarekin elkartuta ospatu zuten eguna gazteek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!