«Mendia gehiago gustatzen zait; asko ibiltzen naiz»

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 30a, 02:00

Bihar arteko epea dago Ere­ño­tzuko V. Mendi Lasterketan izena emateko. www.kirolprobak.com webgunean edo Ibai Mendi dendan egin daiteke, 10 eurotan, edo egunean bertan, 09:30etan, Ereñotzuko plazan. Guztira, 200 korrikalarirentzako dago tokia, eta Mikel Artolak egina du erreserba, lehengo urteko marka berdin­tzeko asmotan. Lasterketa 10:30etan hasiko da, eta aurretik, 10:00etan, 5 eta 11 urte bitarteko haurrentzako lasterketa egingo da.

Lehengo urtean, 171 korrikalariren artean 10garrena izan zinen helmugara iristen, baina ereñotzuarren artean, aurrenekoa. Aurten ere asmo hori al daukazu?
Lehengo urtekoa egitea da helburua bai, eta hobetzeko aukerarik egongo balitz, hobeto!

Beste lasteketatan ere ibiltzen zara?
Ez gara geratu ere egiten! Aurten ere ibilia naiz beste ba­tzuetan: Urretxun, Urnietan, Goizutrailen...
Beti mendian?
Mendia gehaigo gustatzen zait; asko ibiltzen naiz bestela ere, mendi buelta egiten, bizikletan... Asfaltoan gutxiago ibil­tzen naiz. Mendikoa naiz ni.

Ereñotzuko lasterketan, behintzat, behin baino gehiagotan atera zara. Gustatzen zaizun seinale!
Hau hirugarren aldia izango da. Aurreneko aldiz, bigarren edizioan atera nintzen, Onddiko hartan. Gero, tartean kale egin nuen, lesio bat izan nuela eta. Lehengo urtean atera nintzen bigarren aldiz, eta aurten, berriro.

«Etxean aritzea politagoa da; jende ezaguna dago eta animatu egiten zaituzte».

Bi ibilbideak ezagutzeko aukera izan duzu orduan. Zein duzu nahiago?
Oraingo ibilbidea askoz politagoa da, dudarik gabe. Bestela ere ondo ezagutzen dut. Asko gustatzen zait.

Lasterketa baterako ere, etxean aritzea politagoa izaten da? Ala lotsatu egiten zara ezagunen artean?
Lotsarik ez dut izaten! Politagoa da bidea; jende ezaguna dago eta animatu egiten zaituzte. Gainera, bertako jende asko ere ez da atera­tzen... Agian pixkanaka animatuko dira, auskalo! Neskak ere gutxi izaten dira.

Lasterketa gogorregia, agian...
Lehenxeago zertxobait entrenatuta nahikoa da. Baina egia da hasiera oso aldapatsua daukala... 


San Antonio jaiak

Ereñotzuko Mendi Laster­ke­tak adierazten du San Antonio jaiak gertu daudela. Gainera, lasterketa bera baino lehenago, ekainaren 5ean, XXX.Mus Txapelketa egingo da Ur Mia elkartean, festetarako motorrak berotzen hasteko.
Ondoren, ekainaren 7an Ereñotzuko II. Kross Txikia eta Ereñotzuko V. Mendi Laster­keta egingo dira, eta ekainaren 11n, pelota partiduak, bertsolariak, toka txapelketa eta erromeria izango dira.
Festen hasiera ofiziala, berriz, ekainaren 12an izango da. Aurtengoan, Berriketan ekimenean parte hartzen duten 16 ereñotzuar koskorrak izango dira etxaferoak bota eta festarako giroa jarri

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!