Bi orduko «espektakulu dinamikoa», gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 21a, 02:00

Hernanin dago berriro Il Circo Italiano konpainia, eta espek­takulu berri batekin dator, Bellissimo zirkoarekin: «bene­tako festa eszenikoa izango da, kolore eta itzalen eztanda», aurreratu dute. Bi orduko saioak eskainiko dituzte, eta gaur bertan izango da aurre­nekoa, arratsaldeko 19:00etan.
«Ez da aurreko urteetakoa bezala, espektakulu berri asko dauzkagu. Esaterako, itzalekin saio berezi bat egingo dugu, istorio bat kontatuz, eta au­rre­neko aldia da zirkoan horre­la­ko zerbait egiten dela», azaldu dute. Trapezioak, zintak, ma­gia saio berri bat...

Pailazoek, «arrakasta haundia» haur eta helduekin
Baina bereziki, Paute eta Capi­tano pailazoak destakatu nahi dituzte: «arrakasta haundia dute, haur eta helduekin; gan­berroak dira, oso desberdinak. Eta gainera, Euskadin sortu­ta­ko pailazoak dira, hemen hasi ziren aktua­tzen». Horregatik, bertako ikus­leekin daukaten «konpli­zi­tatea» nabarmendu dute.
Hernanin bertan, hiruga­rrenez izango dira: «oso pozik etortzen gara, harrera ona daukagu, eta esperientzia oso polita da».

Bost sarrera doble zozketatuko ditu Kronikak, larunbateko 19:30etako saiorako, Doberako bazkideen eta irakurleen artean.

Kronikak, bost sarrera doble zozketan
Gaur izango da aurreneko sa­ioa, 19:00etan, eta ordu berean eskainiko dute biharkoa ere. Larunbatean, berriz, bi saio izango dira, 17:00etan eta 19:30etan. Azken horretarako, bost sarrera doble zozketatuko ditu Kronikak: bi Doberako bazkideen artean, eta beste hiru  irakur­leen artean.
Parte hartzeko, Facebooke­ko Urumeako Kronika orrial­dean, albiste honetan komen­ta­rio bat utzi behar da, galdera  erraz ho­ni erantzunez: Nola dute izena Bellissimo zirkoko bi paila­zo­ek?
Zozketa, bihar eguerdiko 12:00e­­tan egingo da, asmatzen dutenen artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!