Hamaika kultura elkar, hamaika ekintzatan

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 16a, 02:00

Aniztasun Astea ospatu zuten Astigarra­gan, aurreko aste osoan zehar. Hamaika ekintza izan ziren, herriko toki askotan, kultura ezberdinak konpartitu eta elkar­tzeko. Herri Eskolan, esaterako, hainbat herrialdetako gurasoak (Uruguary, Ekua­dor, Txina, Kuba, Maroko, Argentina, Sahara edota Senegal) izan ziren bisitan, astean zehar, musika tresnekin, jakiekin, ipuinak kontatzen, ohiturak azaltzen... Larunbatean, berriz, Joseba Barandiaran plazara atera zituzten jakiak, herrialde ezberdinetakoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!