Aurkezpena etzi, eta egutegi zabala hauteskundeak bitarte

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 5a, 02:00

Ostegunean aurkeztuko ditu Hernaniko EH Bilduk, Udal Hauteskundeetarako Herri Pro­­grama eta hautagai zerrenda. Iluntzeko 19:30etan izango da, Biterin, eta ekitaldi horrekin abiatuko du taldeak, hauteskundeei begira prestatu duen egitarau zabala.
Martindegi-Akarregin jarri dute aurreneko zita, ostiralean bertan, 19:00etan. Aste honetan bertan, beste bi ekitaldi ere izango dituzte: Ereñotzu­ko­ auzotarrekin larunbat eguerdian, eta Lizeaga eta Santa Barbarakoekin arratsaldean.

Auzotarrekin solasean, taldearen asmoen berri
Hortik aurrera, egunero izango dituzte solasaldiak auzoetako bizilagunekin, EH Bilduren hau­tagaiek. Helburua da, taldeak Hernanirako dituen asmoen berri ematea, eta auzotarren zalantza, kezka edota beharrak plazaratzea.
Ekitaldi nagusia, berriz, maiatzaren 15ean egingo dute, 19:00etan hasita Tilosetan.

EH Bilgunea, zabalik
Bestalde, gogorarazi dute zabalik dagoela EH Bilgunea (Andre Kalea, 14), astelehenetik ostiralera, 18:30etatik 20:30etara.

EGITARAUA
Maiatzak 7, Herri Programaren eta hautagaien aurkezpena. 19:30etan, Biterin. Ondoren, kartel pegaketa.
Maiatzak 8, Martindegi-Akarregi, 19:00etan.
Maiatzak 9, Ereñotzu, eguerdian.
Maiatzak 9, Lizeaga-Santa Barbara, arratsaldean.
Maiatzak 11, Herri Programa, Kirola Saila. Portu-Elizatxo, 19:00etan.
Maiatzak 12, Herri Programa, Kultura, Euskara eta Hezkuntza Saila.
Maiatzak 13, Koxka eta eragileen bilera hautagaiekin.
Maiatzak 14, Azoka, 12:00-13:00 eta 16:00-19:00. Etxeberri, 19:00etan.
Maiatzak 15, Ekitaldi nagusia Tilosetan, 19:00etan.
Maiatzak 16, Elkartasun Eguna. Karabel-Zikuñaga, eguerdian.
Maiatzak 17, Gipuzkoako ekitaldi nagusia.
Maiatzak 18, Herri Programa, Arlo Soziala Saila. Gazteen mahai-ingurua.
Maiatzak 19, Sorgintxulo-Galarreta-Jauregi, 19:00etan.
Maiatzak 20, Antziola, 19:00etan.
Maiatzak 21, Azoka, 12:00-13:00 eta 16:00-19:00. Latsunbe, 19:00etan.
Maiatzak 22, Bukaera ekitaldia: sardinada Tilosetan, 20:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!