Alkategai guztiak jarriko dituzte aurrez aurre, datorren asteazkenean. Mahai-ingurua antolatu dute herriko hainbat elkartek, arratsaldeko 19:00etan Biteriko areto nagusian.
Bertan, alkategaiei zuzenean galdetzeko aukera izango dute elkarte eta taldeek, eta herritarrek. Dagoeneko konfirmatu dute bertan egongo direla, Luis Intxauspek (EH Bildu), Andoni Amonarraizek (EAJ), Ricardo Crespok (PSE-EE) eta Jaione Aristreguik (Orain Hernani).
Bi orduko saioa, eta hiru erronda
Bi ordukoa izango da saioa, eta hiru erronda egingo dituzte. Aurrenekoan, herriko elkarte eta taldeek hartuko dute hitza, galdera bana egiteko. Bigarrenean, berriz, bertaratutako herritar orori emango zaio aukera, galdetzeko.
Herritarrek aukera izango dute alkategaiei zuzenean galdetzeko, eta Biterin buzoia jarri dute, galderak uzteko.
Eta hirugarren txandan, Biterin jarri den buzoiean jasotako galderak egingo dira. Denbora izanez gero, laugarren erronda bat ere izango da, elkarte eta taldeen galderekin.
Alkategai bakoitzak bi minutu izango ditu galderei erantzuteko.
Interpretea eta itzulpenak
Irati Sarasua aurkezlea ariko da moderatzaile lanetan, eta zeinu hizkuntzako interprete bat eta itzulpenak egiteko maleta bat ere egongo dira. yy