Babes Ofizialeko 18 etxebizitza zozketatzeko baldintzak onartu ditu Plenoak

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 30a, 02:00

Hamabi puntu onartu zi­tuen ostegunean bildutako Ple­­­noak. Legegintzaldiko az­ken aurrenekoa izan zen eta Babes Ofizialeko etxebizitzak, San­tiagomendiko lurrak, Zar­ku­­mendegiko bidegorria eta en­plegua sustatzeko planak izan zituzten hizketagai, besteak beste.

Babes Ofizialeko 18 etxe zozketatzeko baldintzak, onartuta
Ergobia Ibilbideko babes ofizialeko 18 etxebizitza zozketatzeko bal­dintzak onartu zituen Ple­noak, EH Bildu eta EAJren aldeko botuekin; H1! abstenitu egin zen. Baldintzetako batzuk dira: astigartarrek lehentasuna izatea, etxebizitzak adin edo familia kideen arabera, multzotan zozketatzea...
Puntu honetan hitza hartu zuen H1!eko Bixente Arriza­ba­lagak: «harrigarria egiten zait puntu hauek gaur Plenora ekarri iza­na. Hauteskundeak joan den igan­dean izan ziren, eta konpro­miso berriak eta alkate be­rria izango dira. Eskatzen dut Plenoko puntuak mahai gai­nean uztea». Alkateak erantzun zion: «harrigarria da zure ja­rrera. Aspalditik datozen gai­ak dira. Badugu legitimitatea orain­dik erabakiak har­tzen ja­rrai­tzeko. Lehen ere, alkatetza utzi zenutenean, gai konfliktiboen inguruan erabakiak hartu zenituzten azken momentuan. Hauek ez dute hainbesteko ga­rrantziarik, eta lotsa eman beharko lizuke hau eskatzeak».

Norberto Almandoz Plazaren inguruko plan berezia, aurrera
Alkateak azaldu zuen, Noberto Almandoz plazan egin nahi den plan bereziak irisgarritasun ara­zoei aurre egitea ahalbidetuko duela: «igogailu bat jarri daiteke, Udalak lokal bat eskura­tzeko au­kera izango du... Eta asmoa da, lokal horretan bake epaitegia jartzea, eta bide batez, horrek ahalbidetuko du Jubilatu Etxea haunditzea». Do­ku­men­tua ikusgai izan da, eta alegazioak ere jarri dituzte bizilagun eta komer­tzianteek, besteak beste. Eskaera horietako ge­hienak aintzat hartu direla azaldu zuen Alkateak. Plan Berezia onartu egin zuen Plenoak EH Bildu eta EAJren aldeko botuekin; H1! abstenitu egin zen.

2014ko Kontu Orokorrak, onartuta
2014ko Kontu Orokorrak ez du alegaziorik jaso jendaurrean egon den epean.  Andoni Gartzia alkateak azaldu zuen, emaitzak positiboak izan direla. H1!eko Agirrezabalagak alde bozkatuko zuela esan zuen: «interbentoreak aldeko txostena egin du, beraz, alde bozkatuko dut. Bide batez, zerbait esan nahi dut Mikel Zabalaren kasuaren inguruan. Zaila izango da kobratzea, eta espero dut ezinezkoa izatera pasatzea. Harrokeriak galbidera eraman gaitu».
Alkateak erantzun zion, kasu hori epaitegien esku dagoela; eta Kontu Orokorren gaiari helduta, pozten dela azkenean zer den ulertu duelako.

Zarkumendegiko bidegorrirako eman beharreko pausuekin, ados
Zarkumendegira joango den bidegorria gauzatzeko hainbat lur es­ku­ratu behar ditu Udalak. Al­ka­te­ak azaldu zuenez, 3 partzela ez di­ra Udalarenak, eta debalde es­ku­ra­tuko ditu. EH Bildu eta EAJren al­deko botoekin onartu zen puntua; H1! abstenitu egin zen. Agi­rre­zabalak azaldu zuen, beti proiektuaren alde azaldu badira ere, au­rretik aipatutako arrazoiengatik abstenitu egingo zirela. Alka­teak erantzun zion: «Udalak partzela horiek debalde eskuratuko di­tue­la jakinda eta proiektuaren al­de egonda, abstenitzea...». Puntu hau onartuta, orain pleguak mar­txan jar­tzea besterik ez da geratzen.

Santiagomendiko lur urbanoen hitzarmena, onartuta
Santiagomendiko lur batzuen kalifikazioa aldatu egin zen eta hiri izaerako ondasun gisa kalifikatuta daude, nahiz eta ez Plan Orokorrak ez dien ematen eraiki­tzeko baimenik. Aldaketa honen ondorioz, jabeek ordaindu beharreko kontribuzioa landa eremukoa baino altuagoa da. Hori konpentsatze aldera, eskatu dute azken lau urteetan urbano izateagatik ordaindutako plus hori itzultzea, eta etorkizunera begira, hori erregulatuko duen hitzarmena sinatzea. Izan ere, Gartziak azaldu zuenez, bestela Plan Orokorra aldatu beharko litzateke. EH Bilduren aldeko botuekin onartu zen. H1! eta EAJ abstenitu egin ziren; azken hau, honen inguruko txostenik ez dagoelako.

Enplegua sustatzeko laguntzen onarpenari, bai
Enplegu plana egin zen eta Lanbidek onartu egin zuen. Plan horrek biltzen dituen proiektuak eskualdeko Udalen artean fi­nan­tzatuko dira, tartean: enpresei laguntzak ematea langabetuak kontratatzeagatik, ekonomia so­zia­la bultzatzea... Astigarragari dagokion aportazioa 8.229 eurokoa da. Bozkatu aurretik, EAJko Zorione Etxezarragak galdetu zuen zergatik puntua ez den Batzordetik pasa. Alkateak eran­tzun zion beraiei ere azken or­duan iritsi zaiela, eta ahalik eta azkarren ekartzea erabaki dutela, lehenbailehen bideratzeagatik. EAJk azaldu zuen, nahiz eta lana sortzearen alde egon, abstenitu egingo zirela informerik ez zutelako. H1! ere abstenitu egin zen; eta EH Bilduren aldeko botoekin onartu zen.

Txertatu merkatuan eta Hazi proiektuak, onartuta
Lan mundura sartu ahal izateko laguntza ematen dute Txertatu merkatuan eta Hazi proiektuek. Hauek onartzea erabaki zuen Plenoak EH Bilduren aldeko botoekin. EAJ abstenitu egin zen aurretik aipatutako arrazoi berdinengatik; eta H1! ere abstenitu egin zen. Bixente Agirrezaba­lagak hitza hartu zuen puntu honetan: «lau urte hauetan ez duzue oposizioa kontuan izan, eta espero dut datozen lau urteetan alderdien arteko elkarrizketa eta akordio gehiago izatea». Alkateak erantzun zion: «jakin nahiko nuke lau urte hauetan zenbat eskaera egin dituzun. Eta egin dituzun guztiak erantzun zaizkizu. Bestalde, gogoratu nahi dut zu alkate izan zinen 8 urtetan nola ibili zineten jolasean astigartar guztiekin...»

Urquijok salaketa, partehartze ordenatzari
Gaiordenean ez zeuden bi puntu sartzea erabaki zuen Plenoak, hasieran. Horietako bat izan zen 12garrena: Urquijok partehartze ordenantzari jarritako salaketa. Gartziak azaldu zuenez, ez dute informazio askorik, oraindik ez bai­ta ezer iritsi: «ez dakigu zehazki zergatik jarri duen, ez da sa­la­ke­taren funtsa iritsi». Plenoak onartu zuen Udala per­tsonatzea eta Udaleko aholkularitza juridiko zerbitzua izendatzea defentsa egiteko. EH Bilduk eta EAJk bozkatu zuten alde, eta H1! abstenitu egin zen.

Agurra eta esker hitzak, azkenaurreko Plenoan
Puntu guztiak bozkatuta, EAJko Zorione Etxezarragak eskatu zuen hitza: «Bixentek 20 urte egin ditu Udalean, eta nahiz eta sintonia gehiagoko eta gutxiagoko urteak izan, ohore bat izan da. Alkate ohi bezala agurtu nahi zaitut eta EAJren izenean eskerrik asko. Gainerako zinegotziei ere, lau urte hautan egon zaretenei gauza bera, eta eskerrik asko».
Bixente Agirrezabalagak eran­tzun zuen: «Hogei urte egin ditut Udalean, horietatik 8 alkate bezala. Gauza onak eta okerrak egin ditut. Kontzientzia lasai dut, eta saiatu naiz herritarren alde lana egiten. Lau urte hauetan norbaiti min eman badiot barkamena eskatu nahi diot. Zorterik onena opa dizuet denei, eta guztion helburua Astigarragaren alde lanean segitzea izan dadila. Espero dut kalean agurrik ez ukatzea».
Alkateak ere esker hitzak izan zituen: «eskerrak eman na­hi dizkiot ondoan izan dudan tal­de guztiari. Zuen laguntza be­harrezkoa izango dut hemendik aurrera ere. Eskerrik asko baita ere Udaleko langileei. Eta EAJri zorionak emaitzengatik».
Bukaeran, Etxezarragak hartu zuen berriz ere hitza: «ez badugu zerbaitetan asmatu, taldearen izenean, sentitzen dugu. Elkar­re­kin herria aurrera atera­tzen saiatu behar dugu, esfortzu bat egin behar dugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!