Goiz eta arratsalde, azokan egongo dira gaur EH Bilduren hautagaiak, eta 19:00etatik aurrera Latsunbeko auzotarrekin bilduko dira. Bihar, berriz, hauteskunde kanpainako itxiera festa egingo dute: haur jolasak, batukada, DJak, dantzak, pintxopotea... Haur, gazte eta helduak; herritar guztiak gonbidatu dituzte. Iluntzeko 20:30etan izango da, Tilosetan; euria egiten badu Atsegindegin.