«Guztiontzako Astigarraga baten alde lan egitea da helburua»

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 29a, 02:00

Astigarragako Eusko Al­der­di Jeltzaleak aurkeztu du maiatzeko udal eta foru hau­teskundeetarako hauta­gai zerrenda. Guztira, 13 kidek osatzen dute, Jesus Mari Santos buru dela.
«Oso talde plurala da, adin eta lanbide ezber­di­ne­ta­ko gizon-emakumeek osa­tua», azaldu dute. Izan ere, «helburua da guztiontzako Astigarraga baten alde lan egitea, bazterketarik gabeko herri plurala nahi dugulako».

Herritarren iritzia kontuan
Astigarraga herritarren es­kutik hazi arazi nahi dutela diote, «bizilagunei entzun eta haien beharrei eran­tzu­te­ko». Zentzu horretan, ez­ker abertzalearen goberna­tzeko era salatu dute, «Parte hartzeaz hitz egiten dute, baina ez dute praktikan jar­tzen, eta euren proiektuak in­posatzen dituzte, Atez At­e­ko­arekin ikusi ahal izan ge­nu­en bezala». Hori horrela, galdeketa egiteko kon­pro­mi­soa azaldu dute: «hon­da­ki­nak biltzeko herritarren oni­ri­tzia daukan beste sistema bat ezarriko dugu».

Plan Orokorra garatu
Bestalde, 2009an EAJk onartu zuen Plan Orokorra garatzen jarraitzeko asmoa azaldu du. Izan ere, «ezker abertzalea plan horretan aurreikusten ziren proiektu eta aurre­kontuez baliatzen ari da bere proiektu eza ezkutatzeko».
Era berean, proiektu gehiago aurreikusten ditu: «babes ofizialeko etxeak, kultur etxe berria, auzoetan inbertsioak egitea, kaleak eta landa guneak atonteko beste 100.000 euro gordetzea, zerbitzu sozialak bermatzea, kiroldegi berria, Astigarraga sagardoari lotutako gune turistiko bilakatzea, Burun­tzal­dea osorako garapen agen­tzia eratzea eta adineko eta gazteen aisialdirako pro­posamenak hobetzea».

Hautagaien zerrenda

1. Jesus Mari Santos: zerrendaburua, alkategaia.
2. Zorione Etxezarraga.
3. Jon Arregui.
4. Ramon Aranzasti.
5. Olaia Pastoriza.
6. Nerea Zusberro.
7. Jon Basterra.
8. Josetxo Goicoechea.
9. Zigor Irastorza.
10. Pilar Torrecilla.
11. Inaxio Uriondo.
12. Felix Zusberro.
13. Urkiri Salaberria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!