Orain Hernaniren ekitaldia gaur Tilosetan, Diputatu Nagusi izateko hautagaiarekin

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 19a, 02:00

Ekitaldia antolatu du Orain Hernani taldeak, gaur. Tilo­se­tan jarri dute zita, iluntzeko 19:00etan, eta bi orduko saioa egingo dute, 21:00ak arte.
Bertan izango dira, batetik, taldeak Udal Hauteskun­deeta­ra aurkeztu duen zerrendaren hautagai guztiak, Jaione Aris­tregi Cao alkategaia buru dela. Eta bestetik, Gipuzkoako Foru Aldundirako Podemosen hautagaiak.

Juantxo Iturriak, hitzaldia
Horrela, Juantxo Iturria ere egongo da, Gipuzkoako Dipu­tatu Nagusi izateko hautagaia. Hitzaldia emango du Iturriak, bere asmoak azalduz, eta Orain Hernani taldeari bere babesa erakutsiz.
Tilosetan izango da, baita ere, Diputaziorako zerrendako bigarrena, Monika Mora, eta hitza hartuko du berak ere.

Ondoren, panfletoak banatuko dituzte
Hitzaldiak bukatutakoan, taldeari buruzko panfletoak ba­na­tuko dizkiete bertaratuei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!