Gaur arratsaldeko 19:00etan hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia egingo du EH Bilduk Tilosetan (euria eginez gero, Atsegindegin izango da).
Bihar eguerdian, berriz, Karabel eta Zikuñagan izango da.
Alkategaiaren eta hautagaien aurkezpena
Gaurko ekitaldi nagusian EH Bilduko alkategaia, Luis Intxauspe eta zerrendako hautagai guztiak izango dira, herritarren aurrean ezagutzera emateko.
Pernando Barrenaren hitzaldia
Gaurko ekitaldian, gainera, gonbidatu berezi bat ere izango da; Pernando Barrena, Sortuko bozeramailea.
Gipuzkoako ekitaldi nagusia
Igandean, Gipuzkoako ekitaldi nagusia egingo da 12:30etan, Donostiako Zuloaga plazan.