Astigarragak gaur hasiko du Herriartekoa, Arrasaten

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 22a, 02:00

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa martxan da eta Astigarragak gaur ekingo dio txapelketari. Arrasateren aurka neurtuko dituzte indarrak, hasteko. Arrasaten bertan jokatuko dute, Uarkape pelotalekuan, 20:00etatik aurrera.

Ohi bezala, hiru mailatan lehiatuko dira. Kadeteetan, Olarrak eta Espositok jokatuko dute. Jubeniletan, Oiarbidek eta Otañok, eta nagusietan, Loidik eta Santxezek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!