Pachek kontzertu berezia gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 21a, 02:00

Jon Pache perkusiojole hernaniarrak erdi-mailako musika ikasketak bukatu berri ditu Donostiako Kontserbatorioan, eta Musikeneko sarrera proba prestatzen ari da. Proba horretan oinarritutako kontzertu berezia emango du, 18:30etan Mila­gro­san, Xabier Oruesagasti saxofoi-jolea eta Jon Viejo tronpetajolearekin batera. Azken hauek ere Musikenerako sarrera proba pres­tatzen ari diren bi ikasle di­ra. Hauekin batera Javier Perez de Azpeitia eta Arkaitz Mendoza pianojole profesionalak ariko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!