Txapeldun haundiak ariko dira gaur, Hernaniko kiroldegiko pistan. Lagunarteko partidua jokatuko dute Bera Bera eta Elgoibar taldeek, 19:30etan hasita, eta aukera ederra izango dute zaleek, maila haundieneko jokalariak zuzenean ikusteko. Izan ere, sarrera librea izango da, doan.
Ospakizunetan murgilduta dator talde donostiarra. Joan den asteburuan, Emakumeen Ohorezko Mailako txapeldun izan da, eta horrekin, hiru titulu lortu ditu denboraldi honetan: Superkopa, Kopa eta Liga. Beraz, estatuko talde indartsuena ariko da Hernanin, gaur.
Aurrean, Elgoibar izango dute, Ohorezko B Mailako taldea. Bosgarren sailkatu dira denboraldi honetan.
Txapeldunei omenaldia, Hernaniko Taldeak
Partidua hasi aurretik, omenaldia jasoko dute txapeldunek: pasiloa egingo diete Hernaniko Eskubaloi Taldeko jokalariek, eta ondoren, plaka bat oparituko diete.