Lehiaketa martxan, Facebooken

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 20a, 13:45

Lehiaketa jarri dute martxan Buruntzaldeako Udalek, errenta aitorpenaren kanpaina dela eta, Facebooken. Helburua da, aitorpena euskeraz egitera animatzea.
Maiatzaren 31 arte dago aukera, parte hartzeko, eta azaldu dutenez, erraza jarri dute: Burun­tzaldea Euskaraz orrialdean atsegin dut klikatu behar da, eta behin hori eginda, orrialde horretan bertan errenta aitorpenarekin zerikusia duten hainbat sigla eta kontzeptu jarri dituzte, eta sigla bakoitza dagokion kontzeptuarekin lotu beharko da, iruzkin bat idatzita. Baina hori non aurkitu ere, azaltzen dute.

Horregatik, herritarrak animatu nahi dituzte parte hartzera. Saria bi lagunentzako otordua izango da, sagardotegian, eta ekainaren 1ean jakingo da irabazlea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!