«Onddoak gabe, mendia hila dago»

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 20a, 02:00

«Milimetro erdira ere ez dira iristen onddo batzuk, eta asko pilatuta egon arren, mantxa bat bakarrik nabaritzen duzu. Baina kamara on batekin, oso ondo ikusten dira», kontatzen du Benjamin Fuentes mikologoak. Hain justu, onddoen argazki erakusketa jarri du Rufino tabernan, eta hilabetez egongo dira ikusgai.
«Erakutsi nahi dut, onddoen mundua oso konplexua da, eta oso beharrezkoak direla, haiek gabe mendia hila dago», dio Fuentesek.

«Onddoetarako, egur hila oso interesgarria da»
Aragoiko Pirinioetan egin ditu argazkiak: «gaixotasunak di­tuz­­ten zuhaitzetan jaio­tzen dira onddo gehienak. Jakin behar da non bilatu, eta egur hila oso interesgarria da horre­tarako», nabarmendu du mikologoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!