Nafarroa hegoaldeko kontserba loteak prest, hango euskerari bultzada emateko

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 20a, 02:00

Aurten ere abiatu du #ESKU­TIK­eskura kanpaina Errigorak, Nafarroako hegoaldeko euskalgintzari bultzada emateko. Hango kontserba loteak prestatu dituzte, orburu, piper, zainzuri, potxa eta abarrekin, eta ekoizleen jatorrizko prezioan daude eskuragarri, bai­ta Hernanin ere.
Produktu sorta nahi duenak, egunotan egin behar du eskaera, maiatzaren 26ra arte. Bi bide jarri dituzte, horretarako: Gure Esku Da­go­ren (Andre kale 41, behea) edo AEKren (Larra­mendi 11, behea) lokaletara joan eta eskuorria bete; edo Errigo­ra­ren web orrian sartu eta eskaera egin.

Loteak jasotzeko, ekainean
Eskatutako lote guztiak, Gure Esku Dagoren lokalean jaso beharko dira, ekainaren 9tik 11ra: 11:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 19:00etara.

Helburua, «euskera ofiziala ez den zonaldean eragitea»
Kanpainak Nafarroako hegoaldea dauka ardatz, eta helburua da «euskera ofiziala ez den eremuan eragitea». Ho­rre­tarako, bertako produktuei bidea eman nahi diete Euskal Herrian, «euskeratik, euskerarako eta euskeraz».
Asmo horrekin, sare zabal bat osatu dute: herritar, nekazari, ekoizle, kontsumitzaile... 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!