Txalapartari onenak herrian, festa giroan

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 20a, 02:00

Festa haundia izango dute txalapartariek, datozen egu­ne­tan Hernanin. 29garren edi­zioa izango du Txalaparta Fes­tak, eta dagoeneko hasi dira motorrak berotzen: Egurrezko bihotza argazki erakusketa, Aitzol de Karlosena, ikusgai dago Joxe Mari tabernan.
Txalaparta hotsak, ordea, etzi iritsiko dira herrira. Kon­tzertua eskainiko du Mun­du­ko Beat talde madrildarrak, 19:30etan Biterin. Sarrerak 6 euroan daude salgai, emailez: aitorbeltran@yahoo.es edo soinuenea@soinuenea.org.

Egun nagusia, larunbata
Larunbatean izango du Txala­parta Festak, bere egun haun­dia, Tilosetan. Eguerdian, txa­la­parta erromeriarekin hasiko dira, eta herri bazkaria egingo dute ondoren. Bertan bazkal­tzeko, txartelak erreserbatzea komeni da: 16 euroan, aurrez aipatutako bi emailetan.
Eta arratsaldean izango da ekitaldi nagusia. Makina bat emanaldi izango dira, hamai­ka tokitatik etorritako txala­par­tariekin: Oreka TX, Zukut bizkaitarra, Hutsun nafarra, Harresian Zulo arabarra, Mun­duko Beat bera, Hernaniko Ttakun Ttan Ttakun...
Gauera arte luzatuko da festa, Txalaparta party aparta­re­kin; 23:00etan Atxur taber­nan, DJ Barrurekin. 

Egitaraua

Maiatzak 23 arte, Argazki erakusketa: Egurrezko bihotza, Aitzol de Karlos. Joxe Mari tabernan.
Maiatzak 22, Kontzertua: Mun­du­ko Beat (Madril). 19:30etan Biterin. Sarrera, 6 euro*.
Maiatzak 23, Tilosetan:
12:00, Txalaparta erromeria: Hernani Musika Eskolako Alboka, Dultzaina, Trikitixa eta Txistu taldeak kale bueltan. Txalaparta saio libreak.
14:30, Herri bazkaria. Txartelak erreserbatzea komeni da, 16 euro*.
17:00, Txalaparta ekitaldi nagusia:  Bertso Eskolako bertsolariak; Zuaz­na­bartarrak eta Goikoetxea­ta­rrak; Zukut (Bizkaia); Hutsun (Nafa­rroa); Harresian Zulo (Araba); Oreka TX (Gipuzkoa); Munduko Beat (Madril); Ttakun Ttan Ttakun (Hernani).
23:00, Txalaparta party aparta: DJ Barrurekin, Atxur tabernan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!