Pintxo, hitzaldi eta bisitak, ilarra behar bezala ezagutzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 20a, 02:00

«Santiagomendiko ilarra beti izan da famatua eta ezin dugu hori galtzen utzi. Ila­rra­rekin hasi gara, baina helbu­rua da gainontzeko produk­tue­kin ere jarraitzea. Bere garrantzia ematea lortu nahi dugu baratzari; gure sustraiei eutsi behar diegu», halaxe adierazi zuen atzo Charo Zapi­ain Baratz elkar­teko presi­den­teak. Laugarren urtez, Ila­rraren Jardunaldia antolatu du elkarteak, Udalaren eta Behemendiren laguntza­re­kin.
Bihar hasiko da jardunal­dia, ilarrarekin egindako pintxo-potearekin eta igan­de­ra bitarte, hitzaldia, bisita gidatuak eta azoka izango dira, besteak beste.
Andoni Gartzia alkateak eskerrak eman zizkien Ba­ratz elkarteko kideei,  «egin­dako la­nagatik», eta herriko base­rritarrak eta baratzak ere goraipatu zituen. «Eta ekitaldi polit honekin, ome­nalditxoa egiteko aukera izan­go dugu». Gonbitea luza­tu zuen ekin­tzetan parte har­tzeko.
Diego Gelaberti sukalda­riak ilarraren inguruan hitz egin zuen: «Erabilera askoko produktua da, edozer gauza­rekin geratzen da ondo eta oso preziatua da sukaldean».
Aurtengo uztarekin, base­rri­­tarrak penetan dira: «Ez du egural­di­ak lagundu, eta ilar gu­txi da­go. Euri asko egin du kol­pera eta ito egin dira», azaldu zuen Miel Joxe Astarbek. 

EGITARAUA
Bihar, osteguna
19:00, Ilarrarekin pintxo-potea, Astigarragako tabernetan: Astiarra, Bukoi, Ekaitz, Ibailur, Ikatza, Kaizoku, Kizki, Kupela, Pastoriza, Pentxe, Robin, Sagartxo, Txiki, Zipotza.
Ostirala
10:00, Baratzetara (eliza atzean) bisita, Herri Eskolako haurrentzat.
18:30, Hazieraren hitzaldia (Marc Badal): ‘Haziaren garrantzia nekazaritzaren historian’, udaletxeko areto nagusian.
Ondoren, ilar dastaketa Kontzejupean, Charo Zapiain eta Roberto Ruizekin.
Larunbata
11:00, Baratzetara bisita gidatua, Kontzejupetik abiatuta.
Igandea
Foru enparantzan:
09:30, Txirriskla eta Musika 
Eskolako txistularien diana berezia.
10:00-14:00, Azoka berezia. Ilarra eta Euskal Herriko produktuak.
11:00-13:00, Umeentzako 
euskal jolasak.
14:30, Ilar menua Roxario jatetxean. Txartelak, Roxarion (943551138) edo info@roxario.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!