Garaipenarekin agur, denboraldiari

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 20a, 02:00

Beste hiru puntu lortu zituen Mundarrok ligako azken partiduan. 2-1 nagusitu ziren moreak Sanpedrotarra taldearen aurrean. Bigarren zatian iritsi ziren golak, nahiz eta lehenengo zatian ere Mundarro nagusi izan. Ibaik eta Ivanek sartu zituzten golak. 10garren postuan bukatu dute astigartarrek eta Egoitz Sayar entrenatzaileak azaldu duenez, «urte berezia izan da, gora behera haundiekin, lesio ugari tarteko. Talde gaztea benetan, baina ederki bukatu dute urtea. Espero dugu, etorkizunerako oinarriak ezartzeko baliagarria izatea». 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!