Emarri txapeldun, Perurenan

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 20a, 02:00

San Isidro jaiak ospatu dira asteburu honetan, Zamal­bi­de-Bentak auzoan, eta giro ederra izan da nagusi. Asti­garragako Emarri taldeak, gainera, fes­tari ginda jarriz, Perure­nako Ema­kumeen Giza Proba Txa­pel­keta irabazi zuen. 42 plaza eta 47 cm egin zituen. Iba­rrak 41 plaza egin zituen eta Zeanurik, 36 plaza, zinta 1 eta 50 cm. Haur eta gazteen eguna izan zen larun­batean eta jubi­latuena, igandean. Ekintza ugarirekin gozatu dute: jola­sak, puzga­rri­ak, txokolatada, ber­tsolariak, bazkaria, herri kirolak...  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!