«Borrokan jarraituko dugu, Eulenek konbenioa sinatu arte»

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 19a, 02:00

Protestan jarraitzen dute Zaharren Egoitzako eta Egune­ko Zentroko langileek, Eulen enpresari eskatuz konbenio berria sinatzeko: «borrokan segiko dugu, sinatu arte. Beste enpresa batzuek sinatu dute, Eulenek ez, eta ez dakigu zergatik», azaldu dute.
Hiru eguneko greba egin zuten orain bi aste, baina ez zuten helburua lortu. Horre­ga­tik, protestan aterako dira egunero, pankarta eta txilibituak hartuta, goizeko 08:00e­tatik 10:30etara. Gipuzkoan zehar ere ari dira protestak egiten, eta ekainak 1erako ez badute konbenioa sinatu, gre­ba indefinitua dei­tzeko asmoa erakutsi dute sindikatuek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!