Txirrindulari lasterketa izango da larunbatean (17:00), Astigarragan. Astigarragako txirrindulari taldeak antolatu du, Udalaren laguntzarekin. Bertan, Astigarragako Sari Nagusia jokatuko da eta alebin eta infantil mailako txirrindulariak ariko dira lehian. Tartean, txirrindulari astigartarrak ere bai.
Ginkana eta jokoak
Ondoren, ginkana eta bizikleta jokoak izango dira.