Atzo hasi zen Hernani Berria Txapelketan parte hartzen, eta hasterako, kanpoan gelditu da. Markina aurkari gogorra izango zela gauza jakina zen, baina horrelako porrotik ez zuten espero.
Hirutik bi, galdu
Maila haundiko pelotariak ditu Hernanik, eta, gutxienez, lehengo urteko marka errpikatzea zuen helburu; hirugarren egin baitzuen. Baina ezin.
Kadeteetan, Arizmendi eta Lazkanok 5 eta 22 galdu zuten, Markinako Agirreamalloa eta Ibarlozaren kontra. Eta jubeniletan, Salegik eta Garmendiak ere galdu egin zuten, 13-22, Arrizabalaga eta Urizarren aurrean. Garaipen bakarra seniorrena izan zen; Arrieta eta Lizeagak ederki dominatu zuten partidua, 22 eta 10, Albizu eta Kastilloren kontra.
Herriartekoari begira
Berria Txapelketa atzean utzita, Herriartekorako indarrak bilduko ditu orain Hernanik; Ataun izango du aurreneko aurkaria, datorren asteburuan.