Berriro ere martxan dago Txalaparta Festa; aurtengoa, 29garren edizioa izango da.
Larunbata izango da festa egun haundia, baina hainbat gauzarekin gozatu ahal izango da aurretik.
Argazki erakusketa
Hasteko, Aitzol de Karlos argazkilariaren argazki erakusketa ikusi daiteke, dagoeneko, Joxe Mari Tabernan. Larunbatera arte bertan izango dira Egurrezko bihotza izenburupean bildutako argazkiak.
Sarrerak salgai, ostiralerako
Hurrengo ekitaldia ostiralean izango da; Munduko Beat talde madrildarrak kontzertua emango du, 19:30etan Biterin, eta sarrerak salgai daude Biterin bertan, 6 eurotan.
Talde honek etno-elektrojazz estiloko musika jotzen du; txalaparta, Dj Cheff, flauta trabesera, edota perkusio kubatarra nahasten ditu.
Bazkaria eta festa
Aste osoko egun haundiena, berriz, larunbata izango da. Txalaparta erromeria egingo da 12:00etan hasita, eta Hernani Musika Eskolako alboka, dultzaina, trikitixa eta txistu ikasleak aterako dira jotzera; txalaparta saio libreak ere ikusi ahal izango dira. 14:30etan, berriz, herri bazkaria egingo da, eta arratsaldeko 17:00etan Euskal Herri osotik etorritako txalapartariak ariko dira jotzen; tartean, Oreka TX.
Bukatzeko, 23:00etan Txalaparta Party Aparta emanaldia izango da Atxur tabernan.