Maia goizean, eta Labaka arratsaldean, nagusi

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 18a, 02:00

Bukatu da Gipuzkoako Ber­tso­lari Txapelketako sailkapen faseko aurreneko buelta; atzo jokatu zen, goiz eta arratsalde, Hernanin, etxekoak tartean.
Goizeko saioa Jon Maiak irabazi zuen 305,5 punturekin. Segidan sailkatu ziren: Haritz Casabal 300,5 punturekin, Unai Gaz­te­lu­mendi 300ekin, Arnaitz La­sarte 292rekin, Joseba Lasa­ga­bas­ter 272rekin, eta Manex As­ti­garraga 260,5ekin.
Arratsaldeko saioan, be­rriz, Ane Labaka nagusitu zen 250 punturekin, eta jarraian sail­katu ziren: Josu Oiartzabal 241 punturekin, Oier Iurra­men­di 240rekin, Nahikari Ga­bi­londo 237rekin, Ane Zuazu­bis­kar 225ekin, eta Aitzol Itur­be, 219,5ekin.
Sailkapen faseko bigarren buelta falta da, eta orain­goz, Asier Azpiroz, Hernaniko Esko­la­koa da au­rre­na, (319 puntu).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!