Eskolako bost bertsolariren txanda, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 16a, 02:00

Sailkapen faseko lehenengo itzulia asteburu honetan bu­ka­tuko da eta bertan ariko dira Hernaniko Bertso Esko­lako bost kide. Hiru gainera, etxean, Hernanin ariko dira bihar.

Zelaia eta Pagola, Antzuolan
Iñaki Zelaiak eta Eli Pagolak gaur izango dute saioa, Antzuolan. Saio desberdinetan ariko dira. Zelaia goizez ariko da (11:30) eta Pagola, arratsaldez (17:30).

Lasarte, Gaztelumendi eta Iurramendi, Hernanin
Arnaitz Lasarte, Unai Gaztelu­mendi eta Oier Iurramendik etxekoen babesa izango dute bihar. Hernanin ariko dira. Lasarte eta Gaztelumendi saio berean ariko dira, goizez (11:30). Iurramendi, berriz, arratsaldeko saioan ariko da (17:30). Bi saioak Sandiusterrin izango dira.
Bai Antzuolan bai Herna­nin, sarrerak saioaren aurretik jarriko dira salgai.

Ereñotzuko kasta
Ereñotzun bertsotarako dagoen kasta agerian geratuko da asteburuko saioetan. Hiru auzotarrek (Zelaia, Pagola eta Lasarte) eta Ereñotzuko Txi­rrita eskolan ibilitako batek (Iurramendi) kantatuko dute, hain zuzen.

Emaitza onak
Aurreko asteburuan bertso eskolako beste hiru kideen txanda izan zen. Asier Azpiroz onena izan zen bere saioan, 319 punturekin. Iker Osak laugarren egin zuen, 282,5 punturekin eta Eñaut Martikorena ere laugarren izan zen bere saioan, 236 punturekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!