Eskolako hiru bertsolari etxean ariko dira gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 17a, 02:00

Gipuzkoako Bertsolari Txa­pel­ketako sailkapen faseko aurreneko itzulia bukatuko da gaurko saioarekin; Hernanin izango da, Sandiusterrin, 11:30etan eta 17:30etan. Sa­rrerak bertan jarriko dira salgai: saio bakoitzak seina euro balio du, baina bi saio­e­tarako sarrera erosiz gero, 9 euro izango dira.
Goizeko saioan ondorengo bertsolariak ariko dira: Ar­naitz Lasarte Santa Kruz eta Unai Gaztelumendi Arandia, Her­naniko Bertso Eskolako ki­deak, eta Joseba Lasagabaster, Haritz Casabal, Manex Asti­garraga eta Jon Maia.
Arratsaldeko saioan, be­rriz, Hernaniko Bertso Esko­lako kide bakarra ariko da: Oier Iurramendi. Gainontzeko bertsolariak izango dira: Josu Oiartzabal, Aitzol Iturbe, Nahi­kari Gabilondo, Ane Zuazu­biskar eta Ane Labaka.

Oiartzabal nagusi, Antzuolan
Atzokoan beste bi saio jokatu ziren; Antzuolan bata, eta Zaldibian bestea. Antzuolan izan ziren, hain zuzen Hernaniko Bertso Eskolako beste bi bertsolari: Iñaki Zelaia eta Eli Pagola. Irabazlea, Arkaitz Oiartzabal izan zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!