Zazpi obra, herriko bi musika talderen eskutik

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 17a, 02:00

Udaberri Kontzertu berezia prestatu dute herriko bi taldek, bat eginda; Hernasax saxofoi taldeak eta Hernaniko Musika Bandak. 
Eguraldiak askorik lagun­tzen ez duenez, kontzertua Milagrosa kaperan izango da, 12:30etan.

Bi pieza, Hernasaxek
Kontzertua irekitzeko ardu­ra­du­nak izango dira Herna­saxe­ko kideak. Bi obra interpreta­tu­ko dituzte: Gustav Holst-en St. Paul’s Suite obrako Jig eta Finale (The Dargason), eta Perçy Aldriadge Grainger-en Molly on the Shore; biak, Jacques Larocquek moldatu­takoak.

Beste bost pieza, Musika Bandak
Emanaldiko bigarren zatian Musika Banda ariko da, eta bost pieza joko ditu: Jan de Haan-en Overture to a New Age, Emilio Cebrianen Una noche en Granada obrako 3 pieza, Jesus Guridiren Diez melodias vascas obrako 4 pieza, Perez Pradoren Mambo Jambo eta Zequinha Abreuren Tico-Tico. 
Hernaniar guztiak gonbi­da­tu dituzte emanaldiaz gozatzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!