«Karbonerak etxebizitza eskubidea gauzatu du urte hauetan guztietan»

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 17a, 02:00

Ostiralean, salaketa zibil bat medio, epaiketa egin zen, eta ondorioz, Karbonera Etxe Oku­patua ekaina hasieran desalojatuko dute. Hori horrela, prentsaurrekoa eman zu­ten atzo Karbonerako hainbat kide eta lagunek, eta protesta eguna antolatu zuten.

«Zukua atera diogu»
Azaldutakoaren arabera, Kar­bonerak 9 urte egin ditu okupatuta, eta urte horietan, «zu­kua atera» diotela azpimarratu zu­ten: «Karbonerak etxe­bizitza es­kubidea gauzatu du urte hauetan guztietan, eta ez hori bakarrik; hausnarketarako, ekin­tzarako, jakintza trans­mi­si­o­rako... topagune ere izan da».

«Eskubideak ez dira zozketatzen».

Karbonera okupatu eta gu­txira, «prozesu penal bat hasi zen, Alkain enpresa eta Bostak promotoraren salaketa medio», baina orduan ez zen de­sa­lojorik izan. Orain bi urte, ordea, salaketa zibil baten ondorioz, «ne­goziaketa batean parte hartzera be­har­tuak izan ziren Karbo­nerako etxekideak». Horrela, urtebeteko lagapen kontratua sinatu zuten, 2014ko apirilera arte, eta or­du­an, desalojatu egin zituzten. Bai­na uztailean, berriro okupatu zu­ten hainbat emakumek, pro­iek­tu feminista martxan jartzeko.

Hainbat aldarrikapen
Datozen egunetan egoeraren berri ematen segiko dute. Bi­tar­tean, hainbat aldarrikapen az­pimarratu dituzte: «Etxe­bizitza eskubidea espekulaziorako okasio bihurtu da; arazo soziala da, denon ardura da, eta Babes Ofizialeko Etxeak ez dira konponbideak, eskubideak ez dira zozketatzen». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!