Herriko lau tabernen arteko pintxo lehiaketa gaur Plazan

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 17a, 02:00

Aralar, Joxe Mari, Tripontzi eta Zumitza tabernek hartuko dute parte Ekipintxo izeneko proiektu honetan. 
Mondragon Unibertsitateko Loadinn ikasle elkarteak antolatu du, eta helburua da, Herna­ni­ko produktuak, pin­txoak, ne­ka­­zaritza, ostalari­tza, musi­ka­ri eta herritarren partehartzea sustatzea.

Pintxoak eta musika
Lau tabernek pintxo hotz bana aurkeztuko dute lehiaketan. Epaimahai batek probatuko ditu, baina herritarrek ere izango dute aukera dastatu eta botoa emateko; pintxoa eta edaria, 1,50 euroren truke.
Plazan jarriko dira postuak, 11:00etatik 14:00etara (eguraldi txarra badago, Atsegindegin). Horrez gain, herriko musikariak ere izango dira: Naroa Jaka, David So­riazu eta Iraitz Mateo.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!