Omenaldi berezia jasoko dute bihar, herriko beteranoek

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 9a, 02:00

Bizi kalitate oneko herria da, nonbait, Astigarraga. Izan ere, 5.773 biztanle bizi dira bertan, eta horietatik, 204, 8o urtetik gorakoak dira. Ez da nolanahiko marka, alajaina!
Hori horrela, 80 urtetik gorako astigartarrak omen­tzeko hainbat ekitaldi prestatu dituzte biharko, Astiga­rra­gako Udalak, Astigar E.O.E.-k eta Gure Izarra elkarteak. Gai­nera, omendu bakoitzak oparitxo bat ere jasoko du. 

Goizean, musika eta meza, Txomiñenea pelotalekuan
Festa goizeko 09:30etan hasiko da, Txirriskla Txistulari Taldearen eskutik. Gero, 11:30etan, txarangak hartuko dio erreleboa, eta 12:45etan meza izango da Txomiñenea frontoian.
Meza bukatuta, 13:30ak inguruan, emanaldi bat baino gehiago izango dira: batetik, Astigar dantza taldearena; bestetik, Aiztondo abesbatzarena; eta azkenik, txaranga.

80 urtetik gorako 204 astigartar omenduko dituzte bihar; 123 emakume eta 81 gizon. Edadetuenek gutxi falta dute 100 urtera iristeko.

Eguerdiko emanaldi horiek bukatuta, bazkaltzera joango dira denak, Gure Izarra elkartera. Bertan, Alberro anaiek jarriko dute giroa, soinuarekin lagunduta.

80 urtetik gorako 204 astigartar
Guztira, 204 astigartar omenduko dituzte bihar; denak, 80 urtetik gorakoak.
Horien artean, emakumezkoak dira 123, eta gizonezkoak, beste 81ak. 
Emakumezkoen artean, berriz, denetan edadetuenak 96 urte dauzka, eta gizonen artean, 98.
Gutxi falta dute 100 urte betetzeko, eta seguru sasoi betean helduko diotela erronkari. Datorren urtean berriro ere omenaldia jasotzen saiatuko da seguru, bat baino gehiago.

Aurtengoa, 35garren edizioa
Aurtengoa, ospakizun hau egiten den 35garren urtea da. Lehengo urtean ere, 200dik gora astigartar omendu zituzten, 80 urte beteak izateagatik.
Den-denak festara animatuko ez badira ere, pozik jaso dute zoriontzea, eta datorren urteko ospakizunerako prest izango dira. 

Biharko egitaraua

09:30, Txirriskla Txistulari Taldea. 
11:30, Txaranga.
12:45, Meza, pelotalekuan. 
13:30, Astigar dantza taldea, Aiz­tondo abesbatza eta txarangaren emanaldiak.
Ondoren, Bazkaria Gure Izarra elkartean, Alberro anaien soinuarekin lagunduta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!