«Hernani hobetzea gure eta denon zeregina da»

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 16a, 02:00

Hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia egin zuen atzo EH Bilduk, Tilosetan. Hautagai guztiak aurkeztu zituzten herritarren aurrean, eta Luis In­txauspe alkategaiak eta Per­nando Barrena Sortuko boze­ramaileak hitz egin zuten.

«Elkarrekin Hernani hobetzea da helburua»
Intxauspek azpimarratu zuen Hernaniko EH Bilduko ze­rren­da osatzen dutenak «herrigin­tzan, Hernanigintzan» dabil­tzan herritarrak direla. «Elka­rre­kin Hernani hobetzea da hel­burua. Horregatik, elkar­la­nean aritu gara, eta arituko ga­ra auzo elkarteekin, mu­gi­men­du feministarekin... Her­na­ni hobetzea gure eta denon ze­regina da. Bakoitzak gure le­ku­tik, taldetik, militantziatik apor­tatzen dugu».
Arlo sozialean herriko era­gi­leen lana ere azpimarratu zuen, eta datozen kon­pro­mi­soak aipatu zituen; besteak bes­te, Enplegu Gunea sus­ta­tzea, Ongintza Zerbitzuko zer­bi­tzuak zabaltzen jarraitzea, adinekoen foroa eta gazte saila sortzea, Memoria Historikoa osatzea edota larri gaixo dauden presoak etxeratzea.

«EH Bildu da Gipuzkoako gehiengoaren berme soziala»
Pernando Barrenak, berriz, nabarmendu zuen: «Elkar­ta­suna eta justizia nagusi dituen etorkizuneko Euskal Herriaren eraikuntzan ari gara. Horre­ta­rako behar dugu herri sos­tengua».
Era beran, aipatu zuen de­nek esan dietela ezetz Es­pai­nia­tik etorritako murriz­ke­tei, «bai­na bakarrak izan gara praktikara eramaten: EH Bildu da Gipuzkoako gehiengoaren berme soziala».

Datozen zitak
Dei egin zuten parte hartzeko bihar 12:30etan Do­nostian egingo den Gipuz­ko­a­ko ekitaldi nagu­sian, eta ostiralean, kanpaina bukaerako festan, Tilosetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!