«Aurrerapausoa izango da ordezkaritza lortzea, gure jarreran moderazioa eskaintzen dugu, eraginkorrak gara»

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 16a, 02:00

Ze helburu dauzkazue datozen hauteskundeetan? Ze emaitza espero duzue?
Jabetzen gara zaila izango dela udaletxean ordezkaritza lortzea, baina gure jarreran moderazioa eskaintzen dugun formazioa gara eta publikoa gestionatzeko orduan eraginkorrak gara. Guretzako aurrerapauso bat izango da gure ordezkaritza lortzea Astigarragako korporazioan eta Astigarragako bizilagunentzat ere iruditzen zaigu onuragarria izango dela PPren presentzia izatea udaletxean. Lortzea espero dugu.   

Azken legegintzaldian ez zarete Udalean izan. Oraingoan, bi zinegotzi gehiago izango dira. Aldaketak espero dituzue?
Zinegotzi kopurua haunditzeak ez du zertan aldaketa ekarri korporazioaren osaketan. Aldaketak etorriko dira astigartarrak nazkatuta daudelako egungo gobernu taldearen gestioagatik. Lau urteren ondoren, gogoz egongo dira bizigarri berria eta haize freskoa sartu dadin udaletxean.

Zeintzuk dira zuen programaren helburu eta ildo nagusienak?
Gure programak oinarri duen helburu nagusia, norbanakoa da. Astigarragako bizilaguna bere arazo, proiektu, ilusio eta esperantzekin, guk gizarte ireki bat defendatzen baitugu, non persona bakoitza, herritar bakoitza izango den gure politiken erdigunea. Gremioetako kon­no­tazioetatik urrundu nahi dugu, bertan nor­ba­nakoa eta bakoitzaren askatasuna difumi­natuak­/lausotuak edo baztertuak baitira, menpean hartzen duen subjetu kolektibo baten alde. 
Ekonomiari dagokionez, beharrezko ikusten dugu politika zorrotz bat aurrera eramatea eta ez gastatzea diru sarrerak baino gehiago; zor dena garaiz eta moduz egin; jasangarritasun finantzarioaren bermea lortu zerbitzuen prestazioan, eta baita ahalik eta gardentasun haundiena ere herritarren zerbitzura.
Gastuen arrazionalizaziorako politikak ere bultzatuko ditugu eta gestioa ere hobetuko dugu, gure irizpideak oinarri hartuta: efikazia, efizientzia eta kalitatea, atentzio berezia jarriz, morosidadea (berankortasuna) murriztean. 

Astigartarrek lau hautagaitza izango dituzte datozen udal hauteskundeetan. Beharrezkoa balitz, zeinekin gobernatuko zenukete? 
Ez gara politika-fikzioa egitearen aldekoak. Hauteskundeen biharamunean ikusiko dira emaitzak, talde bakoitzak dauzkan ordezkariak eta orduan ikusiko dira aukera posibleak. Dena dela, argi dugu bai, kontu bat: gure botoek ez dute inongo kasutan balioko Bilduk Astigarragako Alkatetza lortzeko. 

«Ekonomiari dagokionez, beharrezkoa ikusten dugu politika zorrotz bat aurrera eramatea, eta ez gastatzea diru sarrerak baino gehiago. Gastuen arrazionalizaziorako politikak ere bultzatuko ditugu eta gestioa ere hobetuko dugu, gure irizpideak oinarri hartuta: efikazia, efizientzia eta kalitatea».

Interes orokorreko gaietan adostasunak bilatzearen aldeko lana egingo al duzue?
Urte hauetan zehar, interes orokorreko gaien aurrean egotea tokatzen zaigunean, hau da, Astigarragako biztanleen ongizatean eta herriaren aurrerapenean eragiten dutenean, akordioetara iristeko aukera izango da eta iritsiko gara, gai horiek aurrera egin dezaten.

«Akordioetara iristeko aukera izango da astigartarren ongizatea eta herriaren aurrerapenean eragiten duenean»

Azken legegintzaldian, hondakinen bilketa sistema aldatu da, eta Atez Atekoa jarri da martxan Astigarragan. Nola baloratu duzue aldaketa hori?
Gu ez gaude atez ateko sistemaren aldekoen artean. Ez gaitu konbentzitzen, zikina delako, ez delako praktikoa eta ezta oso higienikoa ere. Gainera, nahiko sistema tiranikoa da bere praktikan, ordutegi zorrotz eta zurrunekin, gaur egungo gizarte anitz honekin ez dena oso bateragarria. Eta zifra ugari eman nahi badizkigute ere, ez dirudi beste sistema batzuk baino eraginkorragoa denik birziklapenari dagokionez, ezta gutxiago ere. Horrez gain, denboran atzera garamatzan sistema da. Gezurra dirudi 2015ean horrela ibiltzea zaborrak biltzen! 
Horrez gain, kontuan izan behar da Kontu Auzitegiak orain dela ez asko publikatu dituen azken informeak, Gipuzkoako Mankomunitate jakin baten kostuen inguruan. Bertan esaten da, %104ko igoera izan dela gastuetan, sistema honek eraginda. Egia esan, ez da pozik egoteko kontua, igoera hori bizilagunek ordaintzen baitute. 
Eta azkenik, guk dakigula, ez zaie Astigarragako bizilagunei galdetu sistema martxan jartzeko. Bilduk ohi duen bezala jokatu du, ezartzen eta inposatzen, akordiorik eta adostasunik lortu gabe. 

«Gu ez gaude atez ateko sistemaren alde. Ez gaitu konbentzitzen, zikina delako, ez delako praktikoa eta ezta oso higienikoa ere. Gainera, nahiko sistema tiranikoa da bere praktikan, ordutegi zorrotz eta zurrunekin, gaur egungo gizertearekin ez datorrena bat»

Zein da zuen proposamena?
Iruditzen zaigu lehenengo pausoa dela bizilagunei galdetzea, garbitasun bermearekin, ea ados dauden ezarri zaien hondakin bilketa sistema honekin, izan ere, orain arte dirudienez inor ez da kezkatu udaletxean zerbitzu honek eragiten dienen iritzia jasotzeaz, ordaintzen dutenak beraiek izanda ere. Ondoren, kontsultan lortutako emaitzen arabera jokatu beharko da. 

«Langabeziari eta krisiaren ondorioei aurre egiteko, egokiena, udaletxetik aktibitate ekonomikoa bultzatzea da. Lortu behar da Astigarraga herri erakargarria izatea»

Erraustegiaren aurrean zein jarrera duzue?
Erraustegia, PIGRUGean bildutako proposamena da eta demokratikoki onartu zuten formazio politikoen gehienek; tartean, Partido Popularrak. Proiektua Gipuzkoako Foru Aldunditik gelditzea, Bilduren alde bakarreko iniziatiba izan da, kasurik egin gabe Instituzioan lortutako akordioei. Ezin gara ados egon funtzionatzeko modu horrekin. Bilduk barneratuegia dauka arauak komeni zaizkion erara obeditze hori, eta baita araudia baztertu eta gainetik pasatzeko ohitura ere, bere interesen kontrakoa denean. 

«Bilduk herritarren parte hartzea kezko kortina gisa eta panazea bat bezala erabiltzen du, bere gabezia guztiak ezkutatzeko.Kontua da, gai garrantzitsuen inguruan galdetzea, eta komunikazio bideak etengabe irekita mantentzea».

Astigarragan ere, eragina izan du krisiak eta langabeziak. Aurre egiteko neurririk ikusten al duzue?
Langabeziari eta krisiaren ondorioei aurre egiteko, egokiena, udaletxetik aktibitate ekonomikoa bultzatzea da. Lortu behar da Astigarraga herri erakargarri bat izatea proiektu bat martxan jartzeko asmoa duenarentzat. Eta lortu daiteke helburu hori bidea erraztuz eta oztopo burokratikoak kenduz hastera doazenei, ekintzaileei edota ideia on bat dutenei.

«Herritarrak udaletxera gerturatzea bilatu behar da, kontsultak egin ditzaten eta proiektuak proposatu. Baina beste kontu bat da, herritarrak izatea udalaren aktibitatea erabaki behar dutenak».

Parte hartze ordenantza ere badu Astigarragak. Ze suposatzen du ordenantza honek eta zer irabaziko dute astigartarrek? Egokia dela uste al duzue?
Gure ustez, Bilduk herritarren parte hartzea kezko kortina gisa eta panazea bat bezala erabiltzen du bere gabezia guztiak ezkutatzeko. Kontu bat da gai garrantzitsuen inguruan bizilagunei galdetzea eta komunikaziorako bideak etengabe irekita egotea herritarrentzat, udaletxera gerturatu daitezen eta kontsultak egin ditzaten eta proiektuak proposatu. Baina beste kontu bat da herritarrak izatea udalaren aktibitatea erabaki behar dutenak. 

«Urumea ibaiaren inguruan hartzen diren erabaki guztiek bide osoan zehar egon behar dute koordinatuta. Udalerri bakoitza bere aldetik badijoa, ziurrenik ez dugu ezer konpontzea lortuko. Neketsua izango da hainbeste denbora daramakin arazoa konpontzea, baina konponbide orokor bat bilatu behar da»

Urumea bazterretan izaten diren uholdeei aurre egiteko neurriak hartu badira ere, ura atera egiten da. Zein dira PPk proposatzen dituen neurriak? 
Hartzen diren neurri guztiek Urumea ibaiaren bide guztian zehar koordinatuta egon behar dutela iruditzen zaigu. Udalerri bakoitza bere aldetik badoa, ziurrenik ez dugu ezer konpontzea lortuko. Neketsua izango da hainbeste denbora daramakin arazo bat konpontzea, baina konponbide orokor bat izan behar du ibai guztirako eta bere ingurukoentzako, ubide guztia bat delako eta zati batean gertatzen denak gainerakoan eragiten du. Zalantzarik gabe, nere iritziz, ibaia garbitzetik eta oztopoak kentzetik hasi beharko litzateke. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!