Gipuzkoako Okindegien Elkartea 140 okindegik osatzen dute; tartean, Hernaniko bostek eta Astigarragako batek: Labe Txiki, Antziola eta Sulabeko 4 establezimenduk.
Hauek guztiek martxan jarri dute Desberdintasuna dastatu kanpaina, okindegi tradizionalak nabarmentzeko: «kalitatezko ogiaren kontsumoa eta bertan egindako ekoizpena bultzatzen dute, eta Gipuzkoako enplegua mantentzen dute».
Ogia erostera joaten diren bezeroen artean hainbat sari zozketatuko dituzte, hilaren 24ra arte; landetxe batean egonaldia eta astebetez ogia doan jasotzeko aukera.