Lore, landare, hazi eta apaingarri azoka, Urbietan

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 16a, 02:00

Lore eta Landare Azoka Berezia antolatu da gaurko, bigarren urtez. Guztira, 12 postu jarriko dira Urbieta kalean, Plaza Berritik hasita, goizeko 09:00etatik 14:00e­tara bitartean.

Ekoizle eta bezeroen arteko harremanak sustatzeko azoka
Behemendi Landa Gara­pene­rako Elkarteak, Landare Azokak Elkarteak eta Udalak antolatu dute azoka, eta beraien esanetan, «ez da salerosketarako azoka baka­rrik. Jendea gerturatu daite­ke galdetzera, informazio bila... Harremanak sustatze­ko polita da».

Lore eta landareak, haziak, kosmetika edo apaingarriak
Gaurkoan 12 postu jarriko d­i­ra, eta denetik ikusi eta eros­teko aukera izango da. Her­na­nikoak 3 izango dira: lan­dare usaintsuz egindako ja­boi naturalak; Karabelekoko baratz ekologikorako lan­dare txikiak eta kimuak, eta Mendi Lore loredendako orkideak.
Gainerako bederatzi pos­tuak beste herri batzue­ta­ko­ak izango dira: Aginaga, Do­nostia, Errenteria, Lasarte-Oria, Oiartzun, Zarautz, Ta­fa­lla, Aritzkuren eta Gueñes­ekoak, hain zuzen. Horietan, denetik izango da: garaiko lan­dare eta zu­haixka apain­ga­rriak, lore le­horrez egin­da­ko koadroak, me­dikuntza eta su­kal­da­ri­tza­­rako hazi eta bela­rrak, frui­­tu txikien lan­dare­en haz­­te­gi ekolo­gi­koa, kos­me­­tika eta medizina naturaleko artisau produk­tuak­...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!