Lasterketak Goizueta eta Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 9a, 02:00

Goizutrail eta Ereñotzuko mendi lasterketak izango dira datozen asteetan. Bi lasterketetan, izen ematea zabalik dago.
Goizuetakoa gaur zortzi, maiatzaren 16an izango da. Bi ibilbide izanen dira aurten: motza, Eneko Elorri igoz (10 km); eta luzea, Mandoegiko tontorra eginez (25 km).
Motza egiten dutenek, 15 euro ordaindu behar dituzte, eta luzea egiten dutenek 20 euro. Goizuetarrek, 5 euro mer­keago izango dute inskripzioa. 
Sariak izango dira lasterketa luzeko hiru gizon eta emakume onene­ntzat: 150, 100 eta 50 euro. Eta goizuetar onenak ere, sari potoloa jasoko du: 100 euro. Izena emateko: www.herrikrossa.com.

Ereñotzun, Aiako Harria Parke Naturalean
Ereñotzuko mendi lasterketa ekainaren 7an izango da. Azken urteetako ibilbide bera izango da, 12 km ingurukoa, Aiako Harria Parke Natura­lean barrena. Urdaburu igo beharko dute parte hartzaileek. Prezioa: 10 euro. Izena Ibai Mendin edo www.kirolprobak.com web gunean eman liteke. Lehenengo 3 emakume eta gizonak sarituko dira.
Bestalde, iaz bezala, umeek ere izango dute beraien lasterketa. 5 eta 11 urte artekoentzat izango da, kilometro batekoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!