Gurutzealde Euskadiko Ligan, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 16a, 02:00

Euskadiko Liga hasiko du gaur, binaka, Oier Gurutzealde pelotari astigartarrak. Gasteizko Astronomos trinketean izango du estreinakoa, 17:00etan, Zaratamoren kontra. Bihar, berriz, Espainiako Openari ekingo dio, Iruñako Oberena trinketean, Julen Loitegirekin bikotea osatuta. Oberena taldeko Santamaria eta Lukin izango dituzte kontrario, goizeko 11:00etan.
Egoitz Olarrak, bere aldetik, Azkoitian jokatuko du gaur. Eskuz banaka ariko da, Iker Txurruka azkoitiarraren kontra. Gurea frontoian jokatuko du, goizeko 10:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!