Denboraldiko azken partidua jokatuko du Mundarrok gaur, erregional preferente mailan. Etxean ariko dira moreak, Zarkumendegin, sasoia agurtzeko, eta gonbita luzatu diete zale guztiei, taldeari urtean zehar lagundu izana eskertzeko. Sanpedrotarraren kontra ariko dira, 18:00etan, eta 10garren postuari eustea izango dute helburu.