Podiumaren ateetan geratu zen Urko Semperena astigartarra, aurreko igandean, Zestoako lasterketan. Beroak eta ibilbide gorabeheratsuak, asko gogortu zuten Gurutzeaga Saria, baina zailtasunak zailtasun, bikain aritu zen Semperena, eta laugarren sailkatu zen.
Azken metroetan harrapatu zuten ihesean zijoan taldekidea, Jokin Sarasola, eta Unai Iribarrek eta Luken Carballedak aurreratu zuten, esprintean. Astigartarrak, berriz, ezin izan zion pasa. Laugarren postuari, taldekako garaipena gehitu zion Semperenak.
Bihar, berriz, Abadiñora mugituko dira txirrindulari kadeteak, Javier Elorriaga Saria lehiatzeko. 53 kilometroko ibilbidea osatuko dute.
Lasterketa, Astigarragan
Datorren larunbatean, Astigarragan izango da txirrindularitza proba, alebin eta infantil mailetan. Astigarragako Sari Nagusia jokatuko da, arratsaldeko 17:00etan hasita. Ondoren, ginkana eta bizikleta jokoak egingo dituzte.