Bi txapeldunen arteko lehia eta final bat, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 16a, 02:00

Maila haundiko boxeo belada prestatu dute gaurko, Astiga­rragako kiroldegian. Gaueko 22:30etan hasiko da, eta sei borroka izango dira: motorrak berotzeko erakustaldi bat, aurrena; eta bost borroka interesgarri, ondoren. Tartean, bi txapeldunen arteko borroka, eta Gipuzkoako Txapelketaren final bat.
Errenteria, Anoeta eta Bil­bo­ko gimnasioetatik datoz bo­xeo­lariak; azken bi horiek, pro­bintziako txapeldun izan dira, taldeka.

Gipuzkoako finala, jokoan
Reda eta Carlos Barredaren arteko borroka izango da aurrena, eta Youssef eta Kevin lehiatuko dira ondoren. Hiru­garren borrokan, berriz, Yosua eta Amer ariko dira, elkarren kontra.
Azkeneko biak izango dira borroka erakargarrienak. Lau­ga­rrenean, Leo Berreaute eta Mario Ospina lehiatuko dira. Hirutan izan da Euska­di­ko txapeldun Berreaute, oilar-pisuan; Ospina, berriz, euli-pisuan da Euskadiko txapeldun. Tarteko pisu bat adostu dute bien artean, 54 kilo, borroka honetarako.
Eta azkeneko borrokan, Gi­puzko­a­ko Txapelketaren final bat izango da jokoan: erdi pisukoa, Moha eta Maxi­ren artekoa.

Sarrerak, kiroldegian
Hiru minutuko hiru asalto jokatuko dituzte. Belada ikusteko sarrerak, kiroldegian bertan erosi daitezke. Sarrera orokorra 10 euro dira; aulkian 12 euro; eta haurrena 4 euro. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!