Emarri taldea lehian bihar, Perurenako txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 16a, 02:00

Giza Proba saioa egingo dute bihar, Zamalbide-Bentak au­zo­ko jaien barruan. Perure­nako Emakumeen Giza Proba Txa­pelketa jokatuko dute, Auzolango probalekuan.
Hiru talde ariko dira lehian, eta tartean da Emarri taldea ere. Ibarra eta Zeani izango dituzte aurkari, astigartarrek. Arratsaldeko 18:00e­tan hasiko dira lanean.

15 minutuko saioak, 550 kiloko harriarekin
Talde bakoitzak 15 minutuko saioa egingo du, eta 550 kiloko harriari tiraka arituko dira hiru taldeak. Hala ere, taldeko kideen artean 550 kilo baino gehiago pisatuz gero, pasatzen diren kilogramo bakoitzeko 2 kiloko gainkarga mugitu beharko du taldeak.
Saioaren epaileek, Fede­ra­zioaren Giza Proba Arautegia jarraituko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!