Datozen egunetan konponduko du Udalak, Santiomendiko errepidea. Maiatzaren 7an egin zuten behin behineko partxeo bat, eta asteartean aurreikusten dute asfaltoa altxa eta berria jartzea, arazoari irtenbidea emateko. Aurrekontu partehartzaileetako saioetan eskatu zuten hori.