Asteartean bozkatuko dute Doña Kontxa alaba kuttun izendatzea

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 16a, 02:00

Kontxa Etxeberria Miranda, Doña Kontxa, alaba kuttun izendatzea bozkatuko dute datorren asteartean. Pleno berezia deitu du Udalak, eta puntu bakarra izango da Doña Kontxaren izendapena.
19:00etan izango da plenoa, udaletxeko areto nagusian. Izendapena bozkatu eta onar­tzen bada, aurrerago ekitaldi bat egiteko asmoa dauka Uda­lak, izendapen hori gauzatu eta ospatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!