Gaztetxoenak eta jubilatuak protagonista, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 16a, 02:00

Betiko giro ederrean, eta falta ezin diren prozesio, meza, idi dema, bertsolari eta bazkariekin, ondo baino hobeto ospatu zuten San Isidro jaia atzo, Astigarra­gan. Baserritarren egunean, festa polita eskaini zieten, herriko kaxkoan eta Zamalbide-Bentak auzoan.
Jende asko bildu zen, bereziki, idi probekin gozatzeko: goizean kaxkoan, Orioko Oliden eta Loiuko Aurrekoe­txearekin; eta arratsaldean Zamalbide-Bentak auzoan, Retegi, Matxain eta Aburu­za­rekin. Eta lehia ikusgarriari begirik kentzen ez zioten bitartean, bertsolariek goxatu zituzten herritarren belarriak. Umorea ez zen faltatu, noski, Andoni Egaña eta Sebastian Lizasorekin.

Festak segida asteburuan, Zamalbide-Bentak auzoan
Atzo lehertu zen festa Zamal­bide-Bentak auzoan, eguerdiko txupinazoarekin eta salda hartzearekin. Bazkaria eta idi proba eginda borobildu zuten eguna, baina festak segida izango du asteburuan ere.
Gaurkoa, haur eta gazteen eguna izango da, auzoko gaztetxoenei eskainitako eguna. Perurenako frontoian jolasak eta puzgarriak izango dituzte goizetik, eta elkarrekin bazkaldu ondoren, arratsaldean segiko du dibertsioak: apar festa, mus txapelketa eta txokolatada.

 

Jubilatuen omenezkoa, bihar

 

Bihar, berriz, jubilatuei eskainiko diete eguna. Meza, salda eta bertsolariak izango dituzte eguerdian, eta bazkaria ere egingo dute, Auzolan elkartean bertan.
Eta arratsalderako, herri kirol festa ederra prestatu dute: giza-proba, herri kirolak eta zaldi-proba. Bertsolariak ere arituko dira kantuan, eta sarrera doan izango da.

Afari musikatuarekin bu­ka­tuko dute eguna.

 

Zamalbide-bentak auzoan

Haur eta gazteen eguna, gaur
10:30-13:30, Haur jolasak, puzgarriak eta tailerrak, frontoian.
13:30, Haur bazkaria, Auzolan elkartean.
14:30, Puzgarriak frontoian.
15:30, Apar-festa, frontoiaren kanpoaldean.
16:00, Mus txapelketa, elkartean.
17:00, Txokolatada bizkotxoekin.
20:30, Afari herrikoia musikarekin alaituta, elkartean.

Jubilatuen eguna, bihar
12:00, Meza.
13:00, Salda eta bertsolariak eliz atarian: Murua eta Lizaso bertsolariak eta salda eliz-atarian.
14:00, Jubilatuen omenaldiko bazkaria, musika eta bertsolariekin girotuta, Auzolan elkartean.
18:00, Herri kirol festa: giza-proba (Zeanuri, Ibarra eta Emarri), herri kirolak eta zaldi-proba (Imanol Paolla). Bertsolariak ere arituko dira. Sarrera doan.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!