Goizueta, Arano, Leitza eta Aresoko haur, guraso eta eskolen topaketa eginen da ekainaren 6an. Aurten, Areson izanen da eta bazkarirako txartelak salgai daude Estankon. Maiatzaren 27an bukatuko da epea. Horrez gain, autobusa ere paratuko dute Aresora joateko. Eskolan apuntatu behar da eta eskolako kideek izanen dute lehentasuna.