Sutea izan zen Goizuetan, ostegun goizaldean, Alkasoaldean. SOS Navarrak goizeko 06:45ak aldera pasa zien abixua Goizuetako suhiltzaileei. Eguraldi motela zegoela eta, suak ez zuela indar askorik hartu azaldu dio Angel Salaberriak Kronikari eta 11:00etarako itzalia zutela.